XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...egoerak prometatzen zuen

...uste dut momentu hartan bertan laztan egingo genuela, Elena ez balitz beldur izan nik pentsatuko nukeela puta zela gaua ez itxoiteagatik...

...lanaren harira joanez, hi nondik hasiko hintzateke bilatzen?

...umm ...balukek ...bai ...nik people mordoa ezaguna diat beste zientzietan, parazientzietan ...agian norbaitek ...hala ere, zaila duk ...zaila duk haiek benetan ezagutzea, ez baduk berebiziko sensibilitatea...

Elenak medium lagun bat bisitatzea proposatu zidan primeran, mediuma sorgina zen, medikuntza biotonikoa ikasia Mexikon eta argikusmenetan lizentziatua...

diplomek ordea ez ditek ezer esan nahi, iragarleak beste zentzu zorrotzagatik nabariak dituk, emakume honek laguntza handia ematen dik krisietan...

bost mila pezeta bisita bana, ezin ginen biok batera gelara sartu, mediuma oso sendikor omen eta gu bion aurak nahastuko lirateke...

Elena aurretik joan zen, ni baserriko atarian, laia handi baten ondoan Janakpur T. Karnali dontsuaren liburua ireki nuen estraineko aldiz

... haren biografiaren zazpigarren nobela zen

... Stalinaren poliziak bahitu eta Odessara eraman izan zuten, han behin eta berriro torturatu, kolpez eta burdin goriez, baina hura gai zen oinazeak ez sentitzeko laztanak bainoago, upanishaden formuletan gogoa bilduz

... KGBko gizaixoak, ez baitzekiten Janakpurrek kolpe hilgarriak ezagutzen zituela baina bakezale peto-petoa zenez gero, ez zituela haien gordinkeriak haintzat hartzen...

txundidura pittin batez liburua itxi nuen...

...nire txanda iritsi zen eta nola ez sentitu hunkitua

...sorginak etorkizuna irakurri ez ezik, laguntza handia emango zidan krisietan, Elena sinestera

...ilunpean neure izeba baten izugarrizko antza eman nion, ikaragarria

...um, erabaki zaila hartzen ikusten zaitut geroaldian ...egia esan ala ez esan erabakitzen duzu, jende askoren zoria zure esku dago...

bale, Elenak kontatu dio nonbait egunkarian lan egiten dudala...

bidaia oso garrantzitsua dakusat zure bizitzan, orain beste bidaia dakusat...

Elenak kontatu dio lehenengo bidaia, bigarren bidaia hori gure garaian aurrikusteak ez du lan...

amodioan ez duzu sinesten, baina gustatuko litzaizuke sinestea

...zakurraren bibolina!, nire izebak bezalaxe hitzegiten zidan...

...banekien nola Carmen Sevilla hura landu

...hirurok tea hartzen ari ginen

...orain artikulu bat prestatzen ari naiz, parapsikologiari buruz

...bai, kartetan irakurri dut ...kontuz ibili, argikusmenean iruzurgile asko aurkitzen dira ...askok bakarrik jende onaren fedetik bizimodua atera nahi dute

...ahotik atera didazu